AIMARREN AMETS GAIZTOAK
AIMARREN AMETS GAIZTOAK
Bazen behin, Aimar izeneko mutil bat eskolan Jimi deitzen ziotena. Egun batean
amets on bat izan zuen, baina… hurrengo egunean amets gaizto bat izan zuen.
Aimar, Arrate izeneko neska batekin aurkitu zen. Arrate eta Aimar oso lagun onak egin ziren eta oztopo asko aurkitu zituzten: mamua, munstroa eta vanpiroa.Lehenik, mamuarekin aurkitu ziren eta mamuak izutu nahi zituen, baina Aimar eta Arrate oso ausartak ziren eta mamuari aurre egiten irabazi egin zuten. Irabazteagatik desio bat eskatu ahal zuten eta Messiri deitu zioten. Hurrengo oztopoa mounstroa izan zen eta futbolean jolastera erronka egin zioten. Messik jolastu zuen, eta noski, irabazi egin zuten. Irabaztean, munstroa desagertu egin zen. Azkeneko oztopoa vanpiroa zen, baina hori askoz zailagoa izan zen, vanpiroaren gazteluan zeudelako eta han ez zegoen argirik. Vanpiroak, ea nork jaten zuen gehien erronka jo zien. Arratek egin zuen eta berak irabazi zuen.
Azkenean, hiru oztopoak gaindituta Aimar eskerrak eman zizkion Arrate eta Messiri eta amets gaiztotik ateratzea lortu zuen.
Hala bazan edo ez bazan
sar dadila kalabazan eta
atera dadila Bizarain Ikastolan.