PINUAREN AZALPEN TESTUA
PINUAREN
AZALPEN
TESTUA
Azalpen testu honetan agertzen den landarearen izena Pinua da. Bere izen zientifikoa Pinus Radiata da. Zuhaitz mota bat da eta Pinaceae familiakoa dela esan dezakegu.
Bere itsurataz hitz egiten badugu, horo har 30 metroko garaiera lortzen du, 45 metrora ere irits daitekeen arren. Gaztetan, eite konikoa dute, adinarekin zabaldu egiten dira. Sustrai sistema konikoa dute, hori dela eta haize boladak ez dituzte oso ondo jasaten. Enborra zuzena eta zilindrikoa dute. Azala lodiera aldakorrekoa da, iluna, latza eta berehala zartatzen dena.
Hostoak orratz-formakoak dira, hirunaka faszikuluetan antolatuta. Honako hau identifikaziorako erabil daiteke, izan ere, hemen Euskal Herrian bera baita 3 hosto dituen zuhaitz bakarra. Hosto hauek, 10-16cm inguru neurtzen dute eta hiru urtetik behin aldatzen dira.
Ugalketari dagokionez, hazien bidez ugaltzen dela esan dezakegu, hau da, polinizazioa egiten du. Pinaburuak bigarren udazkenean heltzen dira eta urte erdi edo baten buruan haziak sakabanatzen dira.
Loreetaz hitz egiten badugu, kono larrak ugariak eta adaketan taldekaturik agertzen dira, horiak. Kono emeak kolore purpurakoak dira.
Jarraian, bizitzeko behar dituen baldintzak aipatuko ditugu eta honetaz esan dezakegu, tenperatura epel edo beroak nahiago ditu, tenperatura hotz eta izoztuak ezin dituelako jasan eta hezetasuna behar du.
Azkenik, ekosistema aipatuko dugu. Jatorriz Kaliforniarra da.